XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... Ba dazagun azken berri nazkagarria? Ezetz? Entelega nazan ongi!

... Hinkori, makineria astuneko bigarren arduradunari, herenegun giza neska batekin maitasuna egiten ari izan zela igarri zionate.

Bai ba! Hor duten ileteria zikinarekin, hura nazka! Orangutaneme bat bezain iletsuak ditun hor.

Ez diakinat nola sor daitezkeen horrelako aberrazioak oraino gure artean.

Jakina, karakteristika atzerakoiren batek obratua... Legea, ordea, ezin hobea dun horrelako arrasto guztiak gugandik kentzeko... Kolonbia? ez? Brasil orduan! zaporea halakoxea dun.

Atomo soilen egoera erraxera bihurtu zitiaten biak.

Ez, neska bera ere bai, ez diken horrela ondorengo aurreratuxeagorik sortuko.

... Pildorek nagusi bihurtu garauzkiete.

Hori uka ezina da, lagunok; eta gizonek berek ere ulertu beharko gintuzkete horrela; burua eta argimena dutela ez diote bada? ... Bai, berek heriotza deitzen duten horri bultzatu nahi ukan naraukote goizeon ere.

Yeusik ez... ohiturazko tranpa horietako bat... biak bertan ezereztu ditut...

Slintze, nora joanen haiz arratseon? Itsas ondoko toki xoragarri bat diazagunat.

Zergatik ez hator enekin bertan elkarren bitasuna batasun bihur dezagun? Lekua egoki dun oso.

... Lanák ez haraut beti lotu behar, bihoztxu... Sasoia dun! Ongi bada? Bostetan orduan.